XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

CPUren plaka.

CPUren plakak 16 biteko 8088 mikroprozesadore bat dauka.

Hautabidezko 8087 zenbakizko koprozesadore batentzako oin bat ere badu.

Honetaz gain tonu-sorgailua, teklatuaren prozesadorea, atzipen zuzeneko memoriaren kontrolatzailea eta sistemaren memoria ere plaka honetan daude.

CPUren plakak 4,7 MHz edo 8 MHz-eko erlojua ere badu.

Konputagailuaren memoriak informazioa, programak eta datuak iragaitzaz gordetzen ditu eta laneko arearen funtzioa betetzen du.

Memoria 640 kbyte-raino handi daiteke (kilobyte edo k bat 1024 informazio-karaktere dira).

Tonu-sorgailuak 37 Hz-etik 32000 Hz-era bitarteko seinaleak ematen ditu txasisean muntaturik dagoen bozgorailu batentzat.

Sarrera / irteeren plaka.

Sarrera / irteeren plakak paralelo irteera, serie sarrera / irteera, bideoko irteera eta disketen kontrolatzailearen zirkuituak dauzka.

Paralelo irteerak Centronics-ekin bateragarria den paralelo interfacea erabiltzen duten periferikoak (eskuarki inprimagailuak) konektatzea ahalbidetzen du.

Sarrera / irteerako serie atea RS-232C-rekin bateragarria da eta sarrera / irteerako serie erako hainbat gailu desberdinekin erabil daiteke.

Ate honetara konekta dezakezu serie inprimagailu bat, plotter bat, komunikazio asinkronoetarako modem bat, taula grafiko bat edo sagua.

Bideo-irteera IBMME PCren kolore / grafikoen plakarekin bateragarria da.

Seinale kolorebakar konposatuak erabiltzen dituen monitore kolorebakar batentzat eta RGB (gorri, berde, urdin) kolore- eta intentsitate-bitak dituzten seinaleak erabiltzen dituen koloretako kanpo-monitore batentzako seinaleak ematen ditu bideo-irteera horrek.

Bai bereizmen ertaineko eta bai goi-bereizmeneko testuak eta grafikoak onartuko ditu.

Disketen kontrolatzaileak bi disket-unitate onartzen ditu.

Unitate bakoitzak 360 kbyterainoko informazioa gorde dezake software-sektoredun, bi alderdiko, dentsitate bikoitzeko 5,25 hazbeteko diskotan.